
Ekonomia
All Stories
Istilu larriak izan dira Frantzian, pentsio erreformaren kontrako manifestazio handien ostean. Herriko Etxeko ateari su eman diote Bordelen eta beste hainbat lekutan zabor edukiontziei zein hirietako kaleetako bestelako osagaiei su eman diete.
Bizkaiko zahar-etxeetako langileek 37 egun daramatzate greban, ostegunean elkarretaratzea egin dute Bizkaiko Batzar Nagusien aurrean. Unai Rementeria ahaldun nagusiak aldarrikatzen duen egoitza eredu berria “propaganda hutsa” dela salatu dute.
Grebalariek salatu dute egoiliarrei prezioak igo dizkietela, baina arretaren kalitatea ez dela hobetu. Aldundiaren ereduari aurre egiteko, sindikatuaren eskaerak azaldu dituzte langileek, Gutxienez Bi Orduz Lagun Nazazu kanpainan bildu dituztenak: lehen baja egunetik egitea ordezkapenak, 24 orduko erizaintza zerbitzua bermatzea eta garbiketa langileen %53ko igoera, besteak beste.
Lan Berri kooperatibak eta Andere Nahia eta Hemen taldeek federazio bat sortu dute balio batzuen inguruko tokiko ekonomia saretzeko. Daniel Harotzarene Lan Berri kooperatibako kideak nabarmendu du beren lana dela enpresak formatzea: “Guk badugu gure lan egiteko modua, eta nahi dugu bultzatu hainbat balio: kolektiboki lan egin, elkarlan printzipioak, elkar kooperazioa, eta baita ere, nola egin lotura gehiago lurraldearekin”.
Hori horrela, Harotzarenek nabarmendu du ohartu direla Ipar Euskal Herrian ekonomia sozial eta eraldatzailearen egitura “nahiko ahula” zela, eta “printzipioa ez zela bereziki argia”. Hori horrela, nabarmendu du beren helburua dela enpresak etorraraztea, baina balore batzuen inguruan lan egiten duten Ipar Euskal Herriko enpresak”.
Gogor oldartu da polizia pentsioen erreformaren aurkako mobilizazioetan Baionan. Negar gasa erabili du eta manifestarien kontra kargatu du. Milaka pertsona bildu dira manifestazioan, FSU sindikatuaren arabera, 24.000 pertsona batu dira, Poliziaren aburuz, berriz, 9.500. Goizean goizetik hasi dira protestak, grebalariek Baionako autobus geltokia blokeatu dute. Egunero antolatu dituzte protestak eta blokeatze ekintza gehiago egingo dituzte.
Frantzian. 300 manifestazio baino gehiago deitu dituzte,
Bederatzigarren greba eguna dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Lanuztea erabatekoa izango da tren zerbitzuan eta Biarritzeko aireportuan. Goizean goizetik jendetza bildu da Baionako autobus biltegiaren aurrean, eta TxikTxak autobus zerbitzua gelditzea lortu dute.
Pasa den astean enpresak kaleratze kolektiboaren dokumentazioa aurkeztu zuen. Bertan, Bilboko zentroetako 156 langileetako 100 kaleratu nahi dituela iragarri zuen. Martxoaren 16an hasi ziren espediente negoziatzen, eta egun berean jo zuten langileek greba mugagabera. Asteazken honetan mobilizazioa egin dute Bilboko kaleetan, MasterD enpresaren bulegoetatik abiatuta. Hortik Implikak Elkano kalean dituen bulegoetaraino egin du bidea mobilizazioak. Martxoaren 27an izango da EEaren negoziazioaren bigarren bilera.
Horrez gain, bi kontzentrazio egingo dituzte hilabete honetan: martxoaren 24an Parlamentuan eta 29an Nafarroako jauregian. Sindikatuek eurentzako baldintza duinak exijitu dituzte, eta egoiliarrei kalitatezko zaintza bermatuko dien zerbitzua.
- Apirilaren 1ean irekiko du Arabako Aldundiak garraio sektorerako laguntzak eskatzeko epea
- Beste 9.000 kaleratze gehiago iragarri ditu Amazonek
- Zentsura mozioak gainditu ditu Parisko Gobernuak
- Pentsioen erreformaren aurkako zentsura-mozioak porrot egin du
- Pentsio erreformaren aurkako protestek etenik ez eta bi zentsura mozioak aurkeztuta
- Pentsiodunek EH Bilduri kritika egin diote Madrilgo Gobernuaren erreformari babesa emateagatik