Alderdiek kanpainaren azken txanpari ekin diote
Politika
Xabi Ealo
2026-11-23 14:19
Espainiako Gorte Orokorretarako hauteskundeen kanpaina azken astean sartu da, eta alderdiek azken boto emaileak konbentzitu nahi dituzte.
Gaurko egunez duela 42 urte Euskalduna Ontzioletako langileen protesta eman zen Bilbon, eta hura gogoratuta, bloke erreakzioanarioari aurre egiteko euskal langileariaren ekarpena erabat beharrezkoa dela esan du Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari nagusiak.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako autogobernu zabalagoa aldarrikatu du, segurtasuna eta elkarbizitza indartzeko berme gisa. Gasteizen egin ditu adierazpenak Gorka Urtaran Kongresurako Arabako zerrendaburuak.
Javier Hurtado Arabako Alderdi Sozialistaren idazkari nagusi eta Diputatuen Kongresurako zerrendaburuak Pedro Sanchezen Gobernuak bultzatutako pentsioen balioa handitzea aldarrikatu du Amurrion.
Ez da gauza bera pentsioen balioa KPIarekin handitzea, dio Hurtadok, edo % 0,25eko igoera aplikatzea Alderdi Popularrak agintean zegoenean egiten zuen bezala. Gaineratu du, igoera horrekin jarraituko balitz batez besteko pentsioa 1300 eurokoa izango zela, eta Pedro Sanchezen gobernuak egindako igoerarekin, 1900koa dela.
Pablo Bustinduy Espainiako Gobernuko Giza Eskubideen ministroaren bisita izan dute Erandion eta etxebizitza eskubidea eta igandeko hauteskundeen ostean, ezkerreko gobernua bermatzeko beharra aldarrikatu dituzte.
Nafarroak Madrilen ahots propioa izatea aldarrikatu du, Nekazaritza Politika Bateratua defendatzeko. Hala defendatu dute Mayte Espinosa Geroa Bairen Senaturako zerrendaburuak eta Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak.
Gasteizen egindako hauteskunde-kanpainako ekitaldian, Iñaki Oyarzabalek Pedro Sanchezen Gobernuaren "arduragabekeria" kritikatu du, migrazio kontuak direla eta.