Aitor Mendiluze nagusitu da Donostian jokatu den finalaurrekoan
Euskal Herria
Asier Errasti
2026-11-23 10:04
Aitor Mendiluze nagusitu zen Donostian, pasa den larunbatean jokatutako bertso finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioan.
760 puntu eskuratuta, gainerako bost bertsolariak gainditu zituen, eta final handirako hautagai sendo bihurtu da.
Joanes Illarregi sailkatu zen bigarren, 729,5 punturekin; hirugarren, Aner Peritz, 719 punturekin. Eta atzetik geratu ziren Julio Soto, Agin Laburu eta Saioa Alkaiza.
Sei bertsolariek hainbat ariketa egin zituzten Ander Aranburu Arriolak gidatutako saioan. Besteak beste, kaleko afari solidarioen debekuaz, zauri fisiko eta emozionalez eta langileen eta enpresarien arteko desberdintasunez aritu ziren.
Hala ere, larunbateko emaitzek ez dute finalerako sailkapena behin betiko argitu. Gasteizen eta Bilbon jokatuko diren gainerako saioetan erabakiko delako nor igoko den abenduaren 20an ospatuko den final handian oholtzara.