Banks in Quantum Days egin dute Bizkaian, eta hirugarren edizioaren ondorioak azaldu dituzte
Ekonomia
Babestutako edukia
Banks in Quantum Days egin da aste honetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Lantik sozietateak eta BBVA bankuak antolatuta. Hiru egunetan ehun bat ordezkari batu ditu jardunaldiak, mundu osoko bankuen sektoreko 50 instituziotatik etorriak. Teknologia kuantikoak bankuen etorkizunerako planteatzen dituen azken aurrerapenak, erronkak eta aukerak partekatu dituzte, eta asteazken honetan hirugarren edizioaren emaitzak aurkeztu dituzte
Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Lantik sozietateko zuzendari gerenteak hartu du hitza, eta nabarmendu du finantza-sektoreko konputazio kuantikoa esplorazio teorikotik inplementazio praktikora eta segurtasun post-kuantikora igaro dela. Era beran, bankuen, enpresa teknologikoen eta erakundeen arteko lankidetza-ekosistemak sortzearen garrantzia azpimarratu du.
BBVAko Iparraldeko Lurraldeko zuzendariak, bere aldetik, ohartarazi du tentuz erabili behar dela teknologia kuantikoa, mehatxuak eta arazoak ekarri ahal dituelako.
Hainbat solasaldi izan dira, bertan bi egunez ateak itxita lan egin duten adituen, enpresen, erakundeen eta finantza erakundeen ondorio nagusiak aurkeztu dituzte, gero eta gertuago baitaude benetako konponbideak aurkeztetik. Jardunaldiaren amaieran, Bizkaia-BBVA Banks in Quantum saria ere banatu da.

















