
Ekonomia
All Stories
Sindikatuek ez dute babestu zuzendaritzak aurkeztutako lan hitzarmenaren proposamena eta grebara deitu dituzte bi lantegitako langileak. Gipuzkoako lantegian langile batzordeak deitu ditu greba egunak; Gasteizen, berriz, gutxiengo sindikala izan da deialdia egin duena. Guztira, lau greba eguna egingo dituzte.
Adierazi duenez, sindikatu bat ere ez da prest agertu zuzendaritzak lan hitzarmenari buruz egindako azken proposamena babesteko. Sindikatuek "hausnartzeko" eta "negoziatzen jarraitzeko" eskatu diote zuzendaritzari.
Grebaz gain, elkarretaratzeak egingo dituzte fabrikaren sarreran. Gasteizko lantegian ere greba egingo dute datorren astean: ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an.
Gutxiengo sindikalak deitu du astearte honetako manifestazioa eta hainbat langile kalera atera dira lan hitzarmenean hobekuntza duinak eskatzeko. Horrekin batera, lau greba egingo dituzte ekainean, aurreikusita zegoen aste honetan egitea baina arazo burokratikoengatik atzeratu behar izan dituzte.
Michelinek Gasteizen duen lantegiko enpresa batzordeak iragarri du ez dituela babesten ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitutako greba eta mobilizazioak. Sindikatu horiek enpresa-batzordearen % 40 inguru ordezkatzen dute, eta lau eguneko grebarako eta hainbat mobilizaziorako deialdia egin zuten, lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta.
Sindikatuak ez datoz bat proposamenarekin KPIrekin lotzen ez diren soldata-igoerei dagokienez, eta lanaldia murriztea edo behin-behinekotasuna murriztea ere eskatzen dute.
- Hegoaldean indarrean da Etxebizitza Legea
- Aldi baterako 130 langile behin betiko kontratatzera behartu dute CAF
- ‘Gora Garbitzaileak’ kolektiboko zenbait kidek Osasun sailburuaren bulegoan sartu dira
- Pentsiodunen martxak 1.080 euroko gutxieneko pentsioa exijitu du Gasteizen
- Banku Mundialak aldaketa klimatikoa finantzatzen duela salatzeko protesta egin dute Bilbon
- Bilboko suhiltzaileek agindutakoa ez betetzea leporatu diote udal gobernuari