Gure emisioak Bilbotik eta Donostiatik Iruñeraino zabaldu ditugu, eta 2022ko urtarriletik Gasteizen ere emisio propioa abiarazi dugu, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan dugun presentzia osatzeko. Urrats horrekin, telebista ekoizteko eta emititzeko dugun gaitasuna sendotu dugu lurralde osoan.
Urte hauetan zehar, gure programazioa sendotuz joan gara, eguneroko edukia eskainiz. Hamaika Telebistako edukiek hedapen handiagoa dute plataforma ugariren bidez, hala nola LTD, Euskaltel, sare sozialak (Twitter, Facebook, Instagram, YouTube) eta Smart tv aplikazioan.
Anitzak, gertukoa, feministak, berritzaileak, konprometituak, euskaltzaleak eta jasangarriak.
Digitalizazioaren eta pantailen aurrerapenak markatutako testuinguru globalean, Hamaika Telebista euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntzan erreferente gisa kokatzen da.
Erronka argia da: Euskal Herriaren benetako ikuspegia eskaintzea eta herritar guztiei informazio eskubidea bermatzea. Euskarazko edukien aniztasuna eskuratzea funtsezkoa da komunikabideetan aniztasuna mantentzeko, eta hori da, hain zuzen ere, gure lanarekin bilatzen duguna.
Zure laguntza behar duen proiektu bat
Edozein zalantza argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan:
943 11 11 23 (astelehenetik ostiralera 08:00-16:00) bategin@hamaika.eus