Skip to main content

La Sallek barkamena eskatu die Patxi Ezkiagaren sexu abusuak pairatu zituzten biktimei

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026-11-23 12:19
La Sallek barkamena eskatu die Patxi Ezkiagaren sexu-abusuak pairatu zituzten biktimei. Erakunde erlijiosoak aitortza publikoa egin die asteburuan kaltetuei eta haien familiei, eta plaka bat inauguratu du Donostiako Loiolako ikastetxean. Marisol Zamora izan zen abusuen berri ematen lehena, duela bi urte eta erdi. Haren salaketaren ondoren, beste hainbat testigantza azaleratu ziren, eta hogeita hamar salaketa inguru jaso dira guztira. La Sallek abusuek eragindako kaltea aitortu du, baita garaian gertatutakoa eragozteko gai izan ez izana ere. Biktimentzat, ordea, aitortza hau ez da amaiera. Egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dute, eta halakorik berriz gerta ez dadin konpromiso iraunkorra aldarrikatu dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista