SAREBIDE
Euskarazko komunikabideen eraldaketa digitala
Euskarazko komunikabideen eraldaketa digitala
Sarebide mugaz gaindiko lankidetza proiektu bat da, eta, euskararen erabilera sustatzeko asmoz, saretze teknologikoa eta hedapen sistema berriak garatzeko helburua du. Saretze teknologikoaren bidez, askoz errazagoa izango da edukiak partekatu eta haien zabalkundea handitzea, baita elkarrekin sortzea ere. Hedapen sistema berriak sortzeko aukera emango du, streaming teknologia erabiliz, euskarazko ikus-entzunezko edukiak eta musika zabaltzeko.
Hona hemen proiektuaren xedeak:
EFA 156/04 SAREBIDE proiektu europarra Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu du, INTERREG POCTEFA 2021-2027 Lurralde Lankidetzako Programaren bidez, Mendebaldeko Eremu Funtzionala deialdian (AFOMEF). Laguntza horri esker, euskarazko hedabideen eraldaketa digitala sustatuko da, eta baliabide eta soluzio teknologiko komunak txertatuko dira, adimen artifiziala barne, sareko edukiak zabaltzeko kanalak eta formatuak areagotu eta publiko berriengana iristeko asmoz.
Exekuzio-aldia
Aurrekontua
Partzuergoko bazkideak
SAREBIDE proiektua % 65ean finantzatu du Europar Batasunak, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2021-2027) AFOMEF POCTEFA deialdiaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.