Skip to main content

DS Industryren lehenengo edizioa egingo da BECen, azaroaren 3tik 5era

Ekonomia

Xabi Ealo

2026-10-30 11:32
DS Industryren lehenengo edizioa Barakaldoko BECen izango da azaraoren 3tik 5era, eta bertan, industriako eragile nagusiak bilduko dira, eta nazioarteko topaketa honen bidez, Bizkaiak erreferente izan nahi du sektorearen erronka handienetako bati heltzeko.

Bi egunetan zehar erakusketa, kongresua eta networkina uztartuko ditu BECeko 2. pabiloian. Nazioarteko 140 hizlari baino gehiago, 100 enpresa erakusketari baino gehiago eta aurrez programatutako 190 bilera bilduko ditu. Horrela, ingurune estrategikoa sortuko du teknologia berriak ezagutzeko, benetako aplikazio-esperientziak bertatik bertara ezagutzeko eta lankidetzarako zein negozioetarako aukerak sortzeko.

Industriarako bereziki garrantzitsua den unean dator hitzordua, produkzio prozesuak testuinguru teknologiko, arautzaile eta energetiko berrira egokitzeko beharrak bultzatuta.

Ostiral honetan eman dituzte lehenengo edizio honen berri, Bizkaiko Aldundiko zein Eusko Jaurlaritzako agintariek, BECeko zuzendariak eta sektoreko hainbat adituk.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista