7. GIZAGABETASUNAREN MUGAK | Muga, migrazioa eta jendetasuna
Mugari begira
Arraun-saioaren ondoren, Aritz Ganboak Hendaiatik begiratzen dio Bidasoari: Frantziaren eta Espainiaren arteko muga marrazten duen badia, bizikletan lasai zeharkatzen duena eta beste askok bizitza arriskuan jarrita pasatu behar dutena. “Gure Mediterraneo propioa daukagu hemen.”
Amets Arzallus bertsolari eta idazleak bi aldetatik ezagutu du muga: errefuxiatuen seme gisa, kontrolen eta beldurraren artean hazita, eta Ibrahima Baldekin Miñan idatzi zuenean, migratzaileen bidea ezagututa. Hodei Barroso rap musikariak, bere estudioa mugaren ertzean duenak, egunero ikusten ditu kontrol arrazialak bere atean. Biekin, galdera bat: zer da herri bat, lurraldea ala jendea? Eta erantzun bat, Iparraldetik: jendetasuna.

















