Skip to main content

Wolfram eguna ospatu eta Enbaxadore Saria eman diote Jesus Mari Ugalderi Bergaran

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, ira. 29 - 09:09
Wolframaren eguna ospatu dute Bergaran aurreneko aldiz, duela 243 urte Elhuyar anaiek wolfram elementu kimikoa isolatzea lortu zutela gogoratzeko. Horrekin batera, ZTB Bergarako Enbaxadore Saria Jesus Mari Ugalde Uribe-Etxebarriari eman diote. Aitortza horrekin Bergararekin duen lotura, eta ikerketa, berrikuntza, kultura zientifikoa, garapen teknologikoa edo ezagutzaren transferentzia bezalako esparruetan ibilbide nabarmena egin izana nabarmendu nahi izan diote. Eguna borobiltzeko, Jokin Oregi ‘Sortwo’ eta Mikel Larrañaga ‘Remak’ artistek Seminarixoko arkupeetan wolframaren aurkikuntzari eskainitako mural berria inauguratu dute.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista