5. ITSAS ONDAREA | Albaola itsas kultur faktoria
Mugari begira
Kostaldera iritsita, Aritz Ganboak Pasaiako Albaola itsas kultur faktorian hitz egiten du Xabier Alberdi itsas historialariarekin, San Juan baleontziaren erreplikaren aurrean —Aritzen jaioterriko, Sakanako, bost haritzekin eraikia—. Elkarrizketak galdera bati erantzuten dio: noiztik ikusten dugu itsasoa muga gisa, lehen zabaltzeko eta harremanak sortzeko lekua izan zenean?
Bidean, Donostiako jendetzatik eta arrisku desberdinez muga zeharkatzeaz gogoeta, eta Albaolan, komunalen eta genero-rolen arteko paralelismo bat: artzaintzak eta itsasoak modu berean antolatu zuten herriaren bizimodua eta emakumearen tokia bertan.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















