3. BABES MUGAK | Idiazabal Jatorri Izendapena
Mugari begira
Bidaiaren bigarren egunean Aritz Ganboak geldialdia egiten du Felix Ajuriaren etxean eta artaldearekin. Felix artzaina da eta Idiazabal Jatorri Deituraren lehendakaria, eta bi begirada horiek ekartzen dizkio atalari: Anboto azpian egunero ardiak zaintzen dituenarena.
Urkiolako larreetan gora, galdera bakar bati jarraitzen diote: muga guztiak al dira oztopo? Idiazabalen kasuan, eremu geografikoak, ardi latxak eta gazta egiteko moduak babesa ere ematen dute.
Bidean, herri-lurren garrantzia lurrik gabeko artzainentzat, aurtengo lehorteak utzitako arrastoa, larrearen eta basoaren arteko muga, eta mendira igotzendenari eskatzen zaion errespetua. Egunaren amaieran, biak bizikletan.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















