Skip to main content

Ane Labakak irabazi du asteburu honetako Lekeitioko bertso saioa

Kultura

Maite de Felipe Suso

2026, ira. 29 - 12:09
Ane Labakak irabazi du asteburu honetako Lekeitioko bertso saioa. Lehenengo faseko hirugarren saio honetan ia 1000 lagun bildu dira oholtzara igo diren sei bertsolarien kantuak entzutera. Txapelketa hasi zenetik, lehen aldiz, bertso saioko sarrera guztiak agortu dira.
Labakak 681 puntu eskuratu ditu eta, horrela, zuzenean sailkatu da Gernika-Lumon azaroaren 7an egingo den finalaurrekora. Gainerako bost bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Lehenengo faseko hurrengo bi saioak datorren asteburuan jokatuko dira, Donapaleun eta Tolosan, arratsaldeko 17.00etatik aurrera.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista