Skip to main content

Martxan da Tracking Bilbaoren 14. edizioa

Kultura

Aimar Erkiaga

2026, ira. 29 - 14:09

Martxan da Tracking Bilbao, eta besteak beste Grison, Miguel Noguera, Rocío Saiz, La Basu, Carlo Padial eta Niña Coyote eta Chico Tornado bilduko ditu Caostikak eta Borja Crespo ekoizle eta kultura kudeatsaileak antolatutako 14. edizioak.

Irailaren 28tik urriaren 4ra egingo dira Bilborocken eta BBK Aretoan Kultura eta Interneti buruzko Jardunaldiak. Era berean, Zinema, musika, umorea, ilustrazioa, podcastak eta zuzeneko sorkuntza berriz ere gurutzatuko dira doako proposamenak, ordainpeko ikuskizunak eta askotariko publikoentzako jarduerak uztartzen dituen egitarau batean.

Euskal zinema, musika eta podcastez gain bertsolaritzak tokia izango du Tracking Bilbaoren 14. edizioan. 'Ez Da Kasualitatea' izeneko bertso saio musikatuan hartuko dute parte Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Aissa Intxausti bertsolariek.

Oro har, edizio honetako irudia Sara Bea Delgado ilustrazailearen lana da. Adimen artifizialaren akats ezagunetako bat baliatuz, begi eta beso anitzeko katu bat irudikatu eta honekiko kritika planteatzen du arista zaragozarrak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista