Nola iritsi ziren Bergaran wolframa isolatzera eta zer geratu da ondare horretatik?
Sakonean
Udane Arbeo Astigarraga
2026, urr. 01 - 14:10
Duela 243 urte Elhuyar anaiek wolfram elementu kimikoa isolatzea lortu zuten. Bada, Bergaran sortutako ondare zientifikoaren zati bat gaur egun ere gordetzen da Laboratorium museoan. Ondare hori herritarren artean ezagutarazteko asmoz, aurten beste urrats bat eman dute: wolframaren eguna ospatu dute aurreneko aldiz. 250 urteko ondare zientifikoa da Bergaran dagoena; eta duela 13 urte sortutako Laboratoriumek, gaur egun, historia hori ikertu, gorde eta herritarrengana eramateko lana egiten du. Rosa Errazkin museoko zuzendariak xehetasun gehiago eman dizkigu.

















