Elixabete Etxanobek legegintzaldia amaitu bitartean akordio berriak lortzeko asmoa adierazi du
Gizartea
Aimar Erkiaga
Legegintzaldia amaitu bitartean akordio berriak lortzeko asmoa adierazi du Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusiak. Era berean, etorkizunera begirako lau itun nagusi proposatu eta azpimarratu ditu Gernikako Batzar Etxean.
Bizkaiko talde politikoei eta eragileei dei egin die Etxanobek legegintzaldia amaitu arteko bederatzi hilabeteetan akordioak lortzen jarraitzeko, eta etorkizunera begirako zainketetan, luraldetzan, bizikidetzan eta aukeretan oinarritu ditu proposatutako itun nagusiak.
Halaber, aurrekontuen eta zergen arloan erdietsitako adostasunak aldarrikatu ditu Bizkaiko ahaldun nagusiak.
Kudeaketari buruzko balantzea ere burutu du Etxanobek, bere hitzetan Bizkaia Denontzat planaren 120 lehentasunezko jarduketetatik 118 amaituta edo abian daude. Honekin lotuta, etxebizitzaren auzian sakondu du.

















