Antxillastegi gunea sortu dute Lezon
Sakonean
Ane Urkola Agirrezabala
2026, urr. 01 - 12:10
Gaintxurizketa errepidez sakabanatutako landa eremuko auzoa da, baina hala ere, beti izan ditu nortasun eta izaera propioa.
Aldarrikapenen bidez ez da soilik arazoei irtenbidea ematea lortu; auzotarrak elkar ezagutzeko eta komunitatea sendotzeko aukera izan dute. Horretarako, Gaintxurizketa auzo elkartea sortu dute.
Hamaika ideia, amets eta proiektu dituzte buruan, eta horiek guztiak martxan jartzeko eremu fisikoa behar zuten auzokideek. Abandonatuako hazitegi bati bizia eman, eta Antxillastegi gunea sortu dute auzolanean. Elkargunea da, festarako eta komunitatea sortzeko eremua, baina baita bizilagunen beharrei erantzuteko gunea ere.

















