Bizib(h)erri | Biki blasko ekinoterapia
Bizib(h)erri
Labianoko Biki Blasko zalditegia ezagutu dugu Biki, Igor eta Iratirekin. Ez da ohiko zalditegi bat. Bi oinarri nagusi ditu proiektuak: zaldiak inguruko larreetan aske bizi dira, ez ukuiluetan sartuta, eta beren erritmoak errespetatzen dituzte.
Askatasun hori sentitzeak ematen diete oreka zaldiei, eta horrela, zaldien bidez terapiak egiten dituzte pertsona askori ongizatea, konfiantza eta autonomia hobetzen laguntzeko.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.


















