Bizib(h)erri | Larraldea sagardotegia
Bizib(h)erri
Baztan ez da sobera lotzen sagardoarekin, baina errealitatea bestelakoa da Xabi Torresek kontatu digunez. 1997an 'Jo ala jo' kultur elkartea sortu zuten Baztanen, eta ordutik sagardoaren bueltako hainbat kontu deskubritu dituzte. Aipatu digu, besteak beste, Baztango antzinako gizarteko edari garrantzitsuenetako bat izan zela sagardoa eta sagardo fabrika asko zeudela bertan.
Larraldea sagardotegia, bestalde, 1993an jarri zuten martxan Jexux Angel eta Gregoriok eta beren lekukoa hartu dute Xabi Torres eta beste hainbat kidek: "Ez genuen sosik, bain lagunak bai, eta errelatoa ere bai". Errelato edo lotura horretan sakondu dugu Torresekin batera, eta ekoizpenaz eta etorkizuneko asmoez ere hitz egin dugu berarekin. Sagardotegiko menua ere prestatu digu ;)

