Skip to main content

Beinga Nagore 'Malko': "Tatuatzea prozesuaz disfrutatzea da"

Nafar anitz

Beinat Nagore 'Malko' tatuatzailea ezagutu dugu. Covid garaian hasi zen tatuatzen denbora-pasa, eta hasieratik gustatu zitzaion sentsazioa. Ordutik, autodidakta gisa aritu da praktikatzen, eta egun Burlatako Laid Back tattoo estudioan ari da lanean.

Nabarmendu digu berarentzat tatuatzaile on bat dela askotariko teknikak egin ditzakeena, eta garrantzitsuena tatuajea egiteko prozesuaz disfrutatzea dela. Estudioko ateak ireki dizkigu eta nola lan egiten duen ere erakutsi digu.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista