Bizib(h)erri | Ilundain baserri eskola
Bizib(h)erri
Ilundain baserri eskola ezagutuko dugu Bizib(h)erri saioaren bigarren atalean. 80ko hamarkadan sortu zuen Burlatako apaiz batek drogazaleak kaletik ateratzeko eta gaur egun martxan jarraitzen du oraindik ere.
Baserriaren, nekazaritzaren zein abeltzaintzaren arloa gizarteratzeko asmoz, familientzako zein umeentzako kanpaldiak eta bisitak antolatzen dituzte, besteak beste. Iratxe Soriano, Mikel Lasarte eta Onara Napalekin elkartu gara proiektua ezagutzeko eta bertan dituzten baratza eta animalien egunerokotasuna gertutik ikusteko.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.

















