Bizib(h)erri | Harri Herri nekazaritza proiektua
Bizib(h)erri
Uharte-Arakilgo Harri Herri Nekazaritza proiektua ezagutuko dugu saio honetan. Asier Ordoño eta Jone Agirre gasteiztarrek jarri zuten martxan proiektua, eta permakulturaren oinarriak ardatz, elikagai osasuntsuak ekoizten dituzte herritarrentzat.
Permakultura diseinu teknika bat da, eta landaren diseinua egiteko garaian, uraren bidea hartu dute kontuan ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izateko. Horrez gain, proiektu integrala landu dute eta baratzea, sendabelarrak, fruta-arbolak eta abereak dituzte. Dibertsifikazio horrek bi onura ditu: askotariko produktuak eskaintzen dizkiete kontsumitzaileei, eta, aldi berean, kalitate handiko ekoizpena egin ahal izateko biodibertsitate anitza sortzen dute.
Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta Youtuben.


















