Image

Jaialdiak

All Stories

Miren Agur Meabek eta Theodor Kallifatidesek jaso dute Gutun Zuria jaialdiko saria

Gutun Zuria Bilbao-Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri bat ospatzen ari da Azkuna Zentroan astelehenetik apirilaren 2ra bitartean.

Aurtengo berrikuntza bezala, BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko saria izan da, BBK-k eta Azkuna Zentroak sortua. Miren Agur Meabek eta Theodor Kallifatidesek jaso dute, Ohorezko Makila Moduan.

Getxophoto nazioarteko irudi jaialdia aurkeztu dute

Irailaren 4tik aurrera Getxo argazki eta irudiz beteko da. Izan ere, jaialdia hirian zehar paseatzeko eta erakusketak presa barik ikusteko diseinatuta dago. Aurten, Monica Allende komisarioaren “trantsizioaren trilogia” lanaren azken urtea izango da. 2017an hasi zen eta aldaketen garaiaren zentzu zabala arakatu zuten. Hurrengo urtean, aldiz, gatazkaren inguruan bildu ziren. Aurten, trilogiarekin bukatzeko, etorkizuna izango dute hizpide. Lanak edozein ordutan ikusteko aukera egongo da, areto itxietan dauden apurrak izan ezik. Horrez gain, larunbat honetan, Matthieu Gafsou, Jan Hoek, Federico Estol eta Anaïs López artistak Getxon egongo dira eta euren erakusketetan beraiekin hitz egiteko aukera eskainiko dute.

Eraso sexista baten berri eman dute konpartsek Bilboko Aste Nagusiko zortzigarren egunean

Eraso sexista baten berri eman dute Bilboko konpartsek. Honen harira, elkarretaratzea egon da 19.30etan Arriaga plazan. Horrez gain Bilboko Emakumeen IV. ikurrina San Juan Iberdrola taldeak irabazi du goizean izan diren estropadetan. Gizonezkoetan ere, San Juan izan da garaile. Eguneko protagonistak, baina, konpartsak izan dira. Izan ere, Bilboko Aste Nagusia amaierara heltzen ari den honetan, bazkaria egin dute eta ondoren jai giroan konpartsen arteko herri kirolak ospatu dituzte.

Euskal presoen aldeko aldarriak jende andana bildu du Bilboko Aste Nagusiko zazpigarren egunean

Euskal preso eta iheslariek jasaten duten eskubideen urraketa salatzeko burutu den manifestazioan jendetza batu da Bilbon. Bestalde, presoen senideen bazkariak, urtero bezala, alderik alde zeharkatu du Euskalguneko eremua. Aste nagusiko zazpigarren egun honetan, Piztiak eta Komantxe konpartsetako kideekin izan gara. Horrez gain, 2000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte herri krosean.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image