Skip to main content

Orain arte Nafarroan aurkitutako giza aztarna zaharrenak topatu dituzte Abaunzko kobazuloan

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2026-10-20 12:06
Nafarroan orain arte aurkitutako giza aztarna zaharrenak topatu dituzte Abaunzko kobazuloan, Arraitz-Orkinen. Ikerketaz arduratu den taldeak jakinarazi duenez, duela 44.000 eta 49.000 urte bitarteko gizon neandertal heldu baten aztarnak dira aurkitutakoak. Ikertzaileen ustez, desagertu aurreko azken neandertalen aztarnak izan daitezke.
Gaineratu dutenez, “aurkikuntza erreferente izango da neandertalen garapenean eta desagertze prozesuan sakontzeko”. Halaber, Nafarroako neandertalen “aztarnen ikerketan dagoen hutsunea betetzeko” balioko duela adierazi dute. Horrenbestez, azaldu dute “bidea ireki duela talde horien presentzia eta biztanleria dinamika ezagutzeko”.
Ikerketa 2022an hasi zuten, neandertalak non bizi ziren jakiteko helburuarekin eta Mendebaldeko Pirinioek neandertalen desagertze prozesuan izandako eragina aztertzeko asmoz.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista