Skip to main content

Ertzaintzak indarkeria handiz kaleratu du Gasteizen sei adingabe dituen familia bat

Gizartea

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026-10-23 13:42

Sei adingabez eta bi helduz osaturiko familia bat etxegabetu dute gaur Gasteizko Santsomendi auzoan. Hala Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak nola Abendaño eta Unamuno ikastetxeetako hezkuntza komunitateek behin eta berriz salatu dute egoera, eta Gasteizko Udalaren jarrera kritikatu dute. Izan ere familia, bizileku alternatibarik gabe utzi dute kalean.

Polizia gogor oldartu da etxegabetzea gelditzera hurbildu direnei, eta gutxienez lau lagun atxilotu dituzte. Karga bortitzak izan dira, borraz eta foam pilotaz zauritutako hainbat pertsona ere badaude.

Poliziak etxebizitzako atea indarrez bota du, familiako gurasoak eta 17 urteko semea barruan zirela. Etxegabetzea eragozten saiatzeko dozenaka lagun kanpatu dira etxebizitzaren aurrean atzo arratsaldetik. Gaur goizetik, hiriburuko hamabi ikastetxetan eskolak eten dituzte, IAS Ikasleen Antolakunde Sozialistak deituta. Horietatik ehunka ikasle manifestazioan hurbildu dira Oto hiribidera; txalo artean hartu dituzte. Hala ere, segidan heldu da polizia guzti hauen kontra indarrez egitera.

Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi du gaur arratsaldean, 17:00etan, agerraldia eginfo dutela udaletxearen aurrea , «poliziaren jarduna salatzeko eta gertatutakoari buruzko informazioa zabaltzeko». Gainera, manifestaziora dei egin dute: 19:00etan Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuko dira, Etxegabetze guztien eta poliziaren errepresioaren aurka lelopean.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista