Skip to main content

Aquiles Cuadra de Miguel Tuterako alkate ohia frankismoaren biktima aitortu dute

Politika

Maite de Felipe Suso

2026-10-20 13:35
Aste honetan 87 urte bete dira faxistek Aquiles Cuadra de Miguel Tuterako alkate ohia fusilatu zutenetik, eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak Cuadra frankismoaren biktima aitortu du. Azaldu dutenez, kontra jo dute Tuterako alkate izandakoa epaitu zuen auzitegia, eta beraz, “baliogabeak” dira ezarritako zigorrak. Ildo horretan, ziurtatu dute biktimak eskubidea duela “errekonozimendua eta erreparazio morala lortzeko”.
Duela urtebete, Cuadraren familiak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak Espainiako Gobernuari eskatu zioten, Espainiako Memoria Demokratikorako Legean oinarrituta, legez kanpokotzat jotzeko alkate ohia epaitu eta kondenatu zuen gerra kontseilua, baita hark ezarritako zigorra ere. Urtebete igaro ondoren, aitorpenaren jatorrizko agiria aurkeztu dute, udal-artxiboan sar dezaten.
Behatokia “pozik” agertu da jasotako erantzunarekin, eta argi utzi du Cuadrak “Espainiako gerran eta diktadura frankistan, arrazoi politikoengatik jasan zuela jazarpena”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista