Skip to main content

“Auzolanean euskara sutraitik espazioa” lelopean abiatu du udazkeneko kanpaina Errigorak

Gizartea

Maite de Felipe Suso

2026-10-23 11:45
“Auzolanean euskara sutraitik espazioa” lelopean abiatu du udazkeneko kanpaina Errigorak. Tafallako Kultur Zentroan burutu dute hasiera ekitaldia eta bertan azaldu dutenez, hiru saski mota jarri dituzte eskuragarri: beltza, berdea eta gorria. Nahi duenak Errigora.eus atarian edo euskaltegietan, D ereduko ikastetxetan, ikastoletan eta beste zenbait tokitan eskuratu ditzake.
Errigorako kideen hitzetan, “etorkizun hurbilean argia ikustea ere kosta egiten zaigun garai hauetan, ameslarion bandora batzeko gonbidapena egin nahi dizuegu”, hala zuzendu zaizkie Euskal Herri osoko euskaldunei.
Ildo horretan, Errigora bezalako proiektuak aurrera egin dezaten gizartearen babesa ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Izan ere, aitortu dutenez, “euskara Nafarroa erdialdean eta hegoaldean sutrai sendoekin lotzea, eta hortik izarretarainoko elkartasuna ehuntzeko” helburua dute abiapuntu.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista