Skip to main content

Etenaldi akademikoa onartu du EHUko Ikasle Kontseiluak etxebizitza duinaren alde

Gizartea

Xabi Ealo

2026-10-23 14:08
Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle kontseiluak azaroaren 11rako etenaldi akademikoa onartu eta bat egin du greba orokorraren karietara antolatuko diren mobilizazioekin. Ikasleak animatu ditu horietan parte har dezaten.

Kontseiluak ohartarazi du etxebizitzaren eta joan-etorrien garestitzeak zuzenean eragiten diela ikasketa-baldintzei. Horiek horrela, manifestua eman du argitara, eta bertan azpimarratzen dute zailtasun ekonomikoek ez dietela ikasle guztiei modu berean eragiten, eta, Ikasle Kontseiluak azpimarratu du unibertsitate publikorako sarbidea bermatzeaz gain, bertan ikasten jarraitu ahal izateko baldintzak ere bermatu behar direla.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista