Skip to main content

14. MUGA BIKOITZAK ZEHARKATUZ | Enarak eta ezpartingileak

Mugari begira

Orbaizetatik Maulera, Pirinioak zeharkatuz, Aritz Ganboak enaren bidea egiten du: Erronkari eta Zaraitzuko neska gazteak, 12 eta 16 urte bitartekoak, udazkenero Mauleko espartin-lantegietara oinez etortzen zirenak, eta soldatarik gabe, ezkontzeko arropekin, udaberrian itzultzen zirenak. Mauleko plazan, Zaine uztarroztarrak kontatzen du haien historia, bere amona ere enara izan zela berriki jakin ondoren.

Elurra, lainoa eta jazarpena; orografiaren muga eta genero-muga, biak batera. Eta gaur, euskararen inguruan berriro biltzen diren Erronkari, Zaraitzu eta Zuberoa: bortu-martxak, eskola-trukeak eta altxor bat den zuberera. Iluntzean, Larraineko portuan, artzain baten etxola.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista