
Kultura
All Stories
Delirium Tremens bueltan da! 2019ko neguan taldeko kide izan zen Iñigo Muguruzaren omenaldiak piztu zuen itzuleraren sua eta geroztik, isilpeko lanean aritu da Mutrikuko banda. Sei urteko musika bidea egin zuen taldeak, 1985etik 1991ra, diskoak eta eta zuzenekoak uztartuz.
Itzulera ez dute esku hutsik egin, ‘Hordago’ diskoa kaleratu dute, zortzi kantu berrirekin. Haritz Harregi estudioetan grabatu dute disko berria. Delirium tremens taldearen letrak beti izan dira bereziak. Egun taldekideek bizi dituzten garaietara egokituta, letra berriak sortu eta betiko kantu bereziak ere mantendu dituzte.
Maiatzaren 28an hartuko du taldeak BEC guneko agertokia milaka lagunen aurrean, Des-kontrol eta Mc Onak taldeekin batera. Datozen hilabeteetan ere zuzenean ariko da Mutrikuko banda. Azkena Rock jaialdia, Euskal Herria Zuzenean eta Hatortxu rock hitzartuak dituzte dagoeneko.
Ikus erreportajea osorik, nahieran hamaika.eus-en edo YouTuben.
Shostakovitxek 8. Sinfonian azaleratzen duen tragediak emango dio abiapuntua denboraldiari. "Lan hori 1943. urtean sinatu zuen, eta Bigarren Mundu Gerran izandako milioika hildakoek eragin zioten zirrararen emaitza da. Shostakovitxek emango dio amaiera, halaber, 15. Sinfoniaren bidez; tragedia gainditzea begiztatzen da bertan, baikortasuna baitario 1971n idatzitako lanari", adierazi dute.
Hoprrez gain, Pandemiagatik bertan behera utzitako hainbat egitasmo berreskuratuko ditu, Carpenterren Mamu kantak lanaren estreinaldia, esaterako. Ohi bezala, euskal konpositoreen obrek ere protagonismoa izango dute egitarauan: Ramon Lazkanoren eta Zuriñe F. Gerenabarrenaren lan bana bildu dituzte programaziora, besteak beste.
Gutxitan interpretatutako lan "bitxiak" ezagutzera ere emango ditu. Hala nola Adamsen ‘Doctor Atomic Symphony’ lana, bai eta Euskal Herrian oso ezagunak ez diren Veprik eta Dzenitis musikagileen lanak ere, besteak beste.
Maiatzaren 20an, 21ean eta 22an Zuia Gospeleko nazioarteko topaketaren egoitza izango da. Zuia Gospel Camp lehen edizioa antolatu da Zuiako Udalaren eta Ramón Escalé musikariaren eskutik. Ekitaldi berezi eta bakar honen bidez, jatorri desberdinetako kulturen arteko bizikidetza helarazi nahi da. Gospelaren arima Arabatik barrena zabaltzeko, nazioarteko irakasleek emango dituzte tailerrak eta masterclassak. Halaber, publiko zabalarentzat beste kontzertu eta jarduera batzuk antolatuko dira. Musika eta bizikidetza protagonista izanik, hiru egunez Zuian Gospel munduan sakontzeko aukera egongo da.
- Umore Azokak arte eszenikoz beteko du Leioa maiatzaren 19tik eta 22ra arte
- ‘Mapa bat baino gehiago’ kanpainaren bideoklipa egin dute Esne Beltzak eta Amak taldeak
- Sormenek euskal kultura jarri du lehen lerroan
- Bad Religion musika talde kaliforniarrak Barakaldoko BECen jo du
- Ander Rivero: 'Poz-pozik gaude asteburuko Erdi Aroko azokarekin, 50.000 pertsona etorri dira'
- Udaberriko bertso saioak hasi dira Bilbon