Euskal Herriko Mugimendu Feministak A25ean kalera ateratzea ezinbestekotzat jo du
Sakonean
Maite de Felipe Suso
2026-11-24 07:46
Azaroaren 25a ate joka dugu. Euskal Herriko Mugimendu Feminsitak urtebete darama eguna prestatzen, eta kaleak betetzearen garrantzia ezinbestekotzat jotzen du. Aurten, ‘Ez ginen atzera egiteko jaio’ lelopean egingo dira mobilizazioak Euskal Herrian. Elene Lopetegi eta Amaia Zubieta Euskal Herriko Mugimendu Feministako kide dira eta Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren nondik norakoak azaldu dizkigute.

















