Skip to main content

.eus domeinuak hamar urte bete ditu

Minutu batean

2014an eman zituen lehen urratsak .eus domeinuak. Etengabe hasi da hasieratik eta goranzko joerari eusten dio, egun, 15.000 erregistro izatera heldu da. 10. urteurrena mugarri garrantzitsua da Puntueusentzat, eta ospatzeko kanpaina abiatuko du. Abenduaren 31ra arte, 10 euroan erregistratu ahal izango dira .eus domeinuak. Urte amaiera bitarte hainbat ekimen garatuko dituzte.