Image

Analisia

Bidelagun Fundazioa sortu du ELAk lan prebentzioan eraginkorragoa izateko

Bidelagun Fundazioa sortu du ELAk lan prebentzioan eraginkorragoa izateko eta enpresetan urtean gertatzen diren 40.000 istripuak murrizteko. Espezializazioa eta berrikuntza juridikoa tresna izango dira “enpresentzat garestiagoa izan daitezen istripuak edo gaixotasunak prebentzio neurriak baino”. Prestakuntza eta balibide juridikoak erabiliko dituzte eraginkortasuna lortu eta osasun laborala babestu eta sustatzea helburu. Fundazioa Durangon egongo da.

Alba Ruiz: 'Gure gizartea oso desorekatuta dago eta krisi klimatikoak hau areagotzen du'

Datorren ostiralean, martxoak 25, 'Fridays for future' aktibista klimatikoen gazte taldea kalera aterako da berriro, hainbat hiritan, bizitza kapitalaren aurrean jartzearen garrantzia aldarrikatzeko. Gainera, krisi klimatikoan inbertitutako baliabide falta aldarrikatu nahi dute.

Irati Lizarralde: 'Orain munduan dauden gatazkek estalita hartu du Saharako erabakia'

Espainiako Gobernuak, joan den ostiralean, bat egin zuen 2007an Marokok Sahara Mendebalderako proposatu zuen planarekin, eta hainbat eragilek eta indar politikok gaitzetsi dute erabakia. Madrilek Marokoren harremanetan «aro berri» bat hasi du, Polisarioak atzerapauso gisa kritikatu duena.

Iñaki Barcena: 'Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerran energiaren negozioa dago atzetik'

Hamaika urte igaro dira Fukushiman istripua izan zenetik, baina arrisku erradioaktiboa etengabea da. Hori dela eta, aurreko hilabetean, otsailean, Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundea, Fukushimako zentralera hurbildu zen ur erradioaktiboa itsasora isurtzeko japoniarren plana gertutik aztertzeko. Milioika metro kubiko daude oraindik zentral nuklearrean gordeta, eta itsasora isuri nahi dituzte, nahiz eta gizarte zibilak horren kontra egin duen.

Aitor Bengoa: 'Pixkanaka mundu guztitik irribarrak iristen ari zaizkigu'

Gaurkoan, Ibarran aurten ospatuko den Kilometroak jaiaren bueltan ‘Infinitu Irribarra’ ekimen parte-hartzailea eta kolektiboa aurkeztu dute Donostiako Tabakaleran. Irribarreak estalita egon diren garaiak atzean uzteko helburuarekin sortu dute ekimen hau. Irribarra da, hain justu, aurtengo Kilometroak-en leloa.

Mikel Etxeberria: 'Enpresak, hasieratik, Novaltiako langileon greba arazotu du'

Novaltiako grebalariek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko Epaitegien aurrean, greba eskubidea urratzeagatik egin den epaiketa dela eta. 2019an greba hasi zenetik, enpresak grebarekin bat egin ez duten langilei hileron 300 euroko gainsaria ordaindu die. Gaur Novaltiako grebak 966 egun bete ditu, Europako grebarik luzeena.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image