Etxebizitzaren espekulazioaren aurkako mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herrian
Politika
Aimar Erkiaga
2026, urr. 02 - 15:10
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuak eta LABek etxebizitzaren espekulazioaren aurkako mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herrian.
Gaur bertan hasiko dira Etxebizitza Sindikatuak arratsaldeko 7etan deitutako elkarretaratzeak, “Espekulazioaren aurka, etxebizitza denontzat” lelopean. Bilboko Arriaga, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza, Donostiako Boulevarda eta Iruñeako Gaztelu plaza dira mobilizazioei hasiera emateko aukeratutako tokiak.
LABek, bere aldetik, astebururako deitu ditu mobilizazioak lau probintzietako hiriburuetan. Gipuzkoan, Nafarroan eta Araban larunbatean burutuko diren bitartean, igandean, hilak 4, abiatuko da etxebizitzaren negozioaren kontra Bilbon deitutako elkarteratzea.
Madrilen pasaden astean aurrera eramandako Maricarmenen etxegabetzeak sortutako eztabaidaren harira, etxebizitzaren egoera hobetzeko bi dekretu berri proposatu ditu Sanchezen gobernuak. Lehenak pertsona zaurgarriak babesteko eta jabe txikien egoera hobetzeko helburua duen bitartean, alokairuak modu automatikoan luzatzeko aukera eskaini nahi du bigarrenak.
Erreakzio ezberdinak sortu dituzte neurriek euskal alderdietan. Etxebizitzaren auzian “Askoz gehiago” egin behar dela azpimarratu du Oskar Matutek EH Bilduren izenean, hala nola “errentarien egonkortasuna eta segurtasuna” bermatzen hasteko abiapuntu egokitzat definitu ditu. Halaber, babes "kritikoa" adierazi dio EAJk Sánchezen lehen dekretuari, eta bigarrenaren kontra agertu da PP, Vox eta Juntsekin bat egin eta ezezkoaren aldeko gehiengoa lortuz.