Euskal Selekzioak lehen Munduko Txapelketa jokatuko du urriaren 15etik 24ra
Kirola
Ane Garitaonandia Etxebarria
Lehen aldiz, euskal pilota selekzioa Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako Munduko Txapelketa batean ariko da. Euskal selekzioa beste hamalau herrialdetako selekzioekin lehiatuko da urriaren 15etik 24ra Argentinan eta Uruguain; zehazki, Buenos Airesen eta Colonia del Sacramenton.
41 pilotari ariko dira hamahiru modalitatetan lehiatzen, ezkerparetan, trinketan eta frontball-ean eta bederatzi hautatzaile izango dituzte. 54 zein 36 metrotan metrotan zestaz ariko dira gizon nahiz emakumeak, 36 metrotan, eskuz, paleta larruz eta paleta motzarekin, pilota egokituan ere arituko dira frontoian eta trinketean. 30 metroko frontoian gomazko paletarekin jokatuko dute ere euskal pilotariek, emakume zein gizonek, eta frontball zein xarean ere lehiatuko dira Euskal Selekzioko kideak.
Joxemari Mitxelena Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidentea oso eskertuta azaldu da euskal pilota selekzioak ofizialtasuna lortzeko lan egin duten guztiekin. Herri oso bat ordezkatuko dutela adierazi du, eta hori ardura izugarria dela, baina ilusioa are eta handiagoa.
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordeak Mitxelenak esandakoari eutsi dio, eta azpimarratu euskal selekzioko kideek "herri oso baten ilusioa" eramango dutela Munduko Txapelketara eta "herri oso baten harrotasuna" izango dutela.

















