Analisia

Laura Roux: 'Hezkidetza da tresnarik potenteena indarkeria matxista borrokatzeko'

Asteburura begira, aurreko larunbatean, martxoaren 12an, InteRed EH-ak bigarren Indarkeria matxisten prebentziorako hezkidetza topaketa antolatu zuen Azkuna Zentroa-Alhondigan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Topaketa honen helburua da agerian uztea ikasgeletan hezkidetzak duen garrantzia, zaintzaren kultura eta berdintasunean, eta eskolan indarkeria matxistak prebenitzean oinarritutako balioak sustatzea.

Mertxe Aizpurua: 'Oso urrats garrantzitsua eman da, biktimek denbora asko zeramaten itzalean'

EH Bilduk, ERCk eta Unidas Podemosek aurreakordioa lortu dute PSOErekin, elizan sexu-abusuak jasan dituzten biktimei ahotsa emango dien espazio bat sortzeko Kongresuan. Horri esker, biktimek ahotsa izango dute eta Kongresuan gertatutakoa kontatu ahal izango dute, eta gizarteak lehen pertsonan entzun ahal izango ditu haien testigantzak.

Itziar Azpeitia, Lanbroa: 'M8ko kontzentrazioa erabateko arrakasta izan da'

Zenbatezina da Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira deitutako protesta kopurua. Aurten ere, genero-arrakalaren bukaera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatuko dute feministek. Eta horrez gain, zaintza jarri dute erdigunean gaurko mobilizazioetan.

'Gakoak' saioan izan ditugu Lanbroa kolektibo feministako Itziar Azpeitia eta ONEKA EHko emakumen pentsionisten kidea Itziar Lasuen.

Sara Polo: 'Hezkuntzako azken datuek diote gero eta desberdintasun gehiago dagoela'

Save the Childrenek “XXI. mendeko Hezkuntzarako Oinarrien Zirriborrorako” zuzenketa-proposamena erregistratu du Eusko Legebiltzarrean. Horretan, segregazioaren aurkako neurri eta konpromiso zehatzak batzen dira; izan ere, erakundeak zuzenketa batzuk proposatu ditu, hezkuntza inklusiboa izatea bermatzeko.

Mikel Otero: 'Klimaren aldeko Herri Ituna elkarlanean aritzeko gonbite bat da'

EH Bilduk Klimaren Aldeko Herri Ituna aurkeztu zuen, herenegun, Gasteizen. Momentu honetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroako Foru Komunitatean, aldaketa klimatikoaren eta trantsizio energetikoaren legeak eztabaidatzen ari dira eta nabarmendu dutenez, “lege horiek neutraltasun klimatikora heltzeko ibilbide-orria ezarriko duen herri itun baten tresna normatiboa" izan behar dira.

Nerea Martinez: 'Gaurkoa, martxoak 3, berezia izan da, indarberritu eta borrokan jarraitzekoa'

Egun garrantzitsua da gaurkoa Gasteizen. 46 urte bete dira Espainiako Poliziak Gasteizen bost langile hil eta beste ehunka zauritu zituenetik, eta, urtero legez, Martxoak 3 elkarteak biktimen omenezko ekitaldiak antolatu ditu. Elkarteko kideek ohartarazi dute justizia lortzeko eta zigorgabetasuna hausteko lanean jarraituko dutela.

Juan Pallares: 'Bilboko Udalak ez dio Pagasarriri duen inportantzia ematen'

Supersur EZ! Plataformak eta Ekologistak Martxan taldeak duela egun batzuk salatu zuten Bizkaiko Foru Aldundia aisialdirako eta kirolerako hiru eremu berri eraikitzen ari dela Pagasarri mendian. Baina borroka hau ez da berria; izan ere, Aldundia, behin eta berriz, saiatu da Pagasarriko Supersurren ingurumen-txikizioa «makillatzen».

Urko Herrera: '38 familia kaleratuko dituzte, onartezina da'

Autobusen eta autokarren sektorean espezializatutako Irizar taldeko Alconza Irizar Group enpresako langileek greba mugagabea hasi dute astelehen honetan, atzo bertan, konpainiak enplegu-erregulazioko espediente bat egiteko asmoa duela salatzeko. Espediente horrek 38 langile kaleratzea ekarriko ditu.

Halaber, datorren martxoaren 12an, larunbata, Berangoko udaletxetik 18:00etan abiatuko den manifestazioarekin bat egiteko deia egin diete herritarrei.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image