Eskola garraioaren garrantzia
Sakonean
Maite de Felipe eta Gaizka Leitza
2026, urr. 02 - 16:10
Sorpresa. Hori hartu dute Lokizko guraso elkartea osatzen dutenek aurtengo ikasturte hasieran. Izan ere, Antzineko eskolan ikasten duten haur asko inguruko herrietan bizi dira eta, beraz, autobusez joan behar izaten dute eskolara. Bada, aurten eskola garraioaren ibilbidea aldatu dute, eta iaz 20 minutu inguru irauten zuen bidaiak ia 50 minutukoa izatera igaro da aurten. Horren aurka agertu dira gurasoak, eta borrokan ari dira ikasturte hasieratik.

















