Skip to main content
bannerra

25 urteko gaztea hil da Martzilan, lan istripuan


Lan istripua gertatu zen atzo Nafarroako Martzila herrian. Elektrikari lanak burutzen zituen 25 urteko gaztea eskaileretatik bera erori zen.

Gurean Gaur

Bi gazte Arga ibaiaren gaineko Vergel zubitik eskegi ziren atzo arratsaldean, hiru orduz, Maravillas Gaztetxearen proiektuaren, autogestioaren eta feminismoaren aldarri egiteko. Asteburu honetan izango da gaztetxearen aldeko manifestazioa Iruñean, eta aldarrikapenerako ekintzak hainbat herri eta auzotan gauzatu dira.


Gurean Gaur

Aita Mari izena duen erreskate itsasontzia Pasaiako portuan dago Libiako uretara ateratzeko prest. Maydayterraneo proiektuak arrantzarako erabiltzen zen itsasontzi bat eraberritu zuen eta erreskaterako itsasontzi bihurtu. Luzea egin da tramitazio lanak baina azken erantzuna falta zaie. Behin itsasoratzeko baimena dutenean abiatuko dira mediterraneoko itsasoetara erreskate lanetara.

Gurean Gaur

Barakaldoko familia bat kalean geratu da alokairuan zuten etxearen jabeak kontratua ez berritzea erabaki eta beste aukera bat topatu ezinean egon ostean. Langabezian daude 59 urteko emakumea eta 32 urteko bere semea eta martxotik zuen udalak bere egoera larriaren berri. Berri-Otxoak elkarteak salatu du udalak irtenbide aproposik eman ez izana eta oposizioak etxebizitza parke publiko baten beharra nabarmendu du, alokairuen bataz besteko prezioa 700 euro inguruan egonda, prekarietateak jota dauden familiek ez baitute merkatu librera sartzerik.


Hezkuntza

Manifestazio jendetsu batek eman dio hasiera Kristau Eskolako langileek deituta duten zortzi eguneko grebari. Antolatzaileen datuen arabera %65eko jarraipena eduki du lehen greba egunak eta 5000 lagun irten dira kalera Bilbon egindako manifestazioan. 2009tik ez da sektoreko hitzarmena berritu eta sindikatuek langileen eros ahalmena galtzea eta euren lan baldintzen txartzea salatzen dituzte.

 
    Gurean gaur
    Gurean gaur
bannerra

bannerra