Skip to main content

LABek Nafarroako zahar egoitza pribatuen hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatu du

Ekonomia

LAB sindikatuko zenbait kidek eta zahar egoitzetako langileek entzierro bat antzeztu dute Iruñeko karriketan barna, protesta-ekintza gisa, Nafarroako zahar etxe pribatuen lehen hitzarmenaren negoziazioek etengabeko blokeoa jasaten dutelako. Helburu berarekin, LAB sindikatuak bertze greba egun bat deitua zuen.