Skip to main content

Hitzarmen probintzial baten aldeko 33. greba eguna Arabako erresidentzia pribatuetan

Ekonomia

Hitzarmen probintzial baten aldeko greba egun berri bat burutu dute Arabako erresidentzia pribatuetako langileek. 2019tik egiten duten 33. da. Lan baldintzak zein zerbitzu duina bermatzeko zaintza lanen publifikazioa beharrezkoa dela adierazi dute, gaur egungo zaintza sistema aldatzea aldarrikatuz. Patronalek negoziazioa eten dutela salatu eta erakunde publikoen esku hartzea eskatu dute. Gizartearen inplikazioa ere beharrezkotzat hartu dute, zaintzak guztion ardura direla gogoraraziz. Goizean egindako mahai ingurua eta gero, arratsalderako manifestazioa eta danborrada deitu dute, erresidentzia pribatuen langileentzako hitzarmen probintzial bat aldarrikatzeko asmoarekin.