Skip to main content

Jon Hernandez: "Izugarrizko garaipena lortu zuen Alavesek"

Gure begiz

Asteburuko kirol jardunaldien errepasoa egin du Jon Hernandez kirol kazetariak. Alavesek 2-0 irabazi dio Atletico Madrili Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan. Azken hiru neurketak galtzetik zetorren Arabako taldea, eta bolada txarrari amaiera ematea lortu du. Futbolarekin jarraituz, bigarren mailako euskal taldeen errepasoa ere egin du Hernandezek.

Bestalde, Garbiñe Muguruzak ofizial egin du tenisetik erretiratu dela. 2023ko urtarriletik partida ofizialik jokatu gabe zegoen, eta orain bere kirol ibilbideari amaiera ematea erabaki du. "Agur esateko unea iritsi da, lasterketa luzea izan da, zoragarria, une eta pasadizoz betea. Erretiratzeko garaia iritsi zaidala sentitzen dut, nire bizitzako kapitulu berri bat irekitzeko garaia ", adierazi zuen Muguruzak.

Pilotari dagokionez, 2024ko Buruz Buruko Txapelketaren inguruan mintzatu da Hernandez. Apirilaren 5ean hasi zen, eta ekainaren 2an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.