Skip to main content

Landa Merkataritzari Laguntzeko plana abian jarri du Arabako Foru Aldundiak

Gizartea

5 mila biztanletik beherako udalerrietako saltegiei zuzendutako Landa Merkataritzari Laguntzeko plana abiatu du Arabako Foru Aldundiak. Sustapen, kudeaketa, merkaturatze, prestakuntza eta digitalizazioan sakontzeko tresnak eskuratzeko laguntza eskainiko du, saltokiek euren eragin eremutik harago bultzatzeko. Arabako Denden Nortasuna marka sortu da eta aurreikusitako ekintzen artean… armairu adimenduen sare bat sortuko da kuadrilla guztietan. Bezeroek eskatutako produktuak bertan utzi ahal izango dituzte merkatariek. Murgia, Langraiz Oka, Artziniega, Araia, Kanpezun eta Guardian instalatuko dira, maiatza eta ekaina bitartean. Osotara 28 armairu egongo dira herri bakoitzean, horietako 6-k elikagaia kontserbatzeko aukera emango dutelarik.