Skip to main content
bannerra

Aniztasuna ardatz, Durangoko Azokak ateak ireki ditu


Hasi da Durangoko Azokaren 53. edizioa Landako gunean. Urtero legez, euskal kulturgintzaren uztarik oparoena bertan bildu da, sorkuntza eta adierazpen kultural ezberdinak bilduz. Izan ere, aurten, #DAaskodira lemaren bidez, Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren aniztasuna islatu nahi izan du. Gaurtik eta igandera bitartean, milaka euskaltzale bertaratu dira, aurrenekoak ikastetxe ugaritako ikasleak izanik. Hamaika Telebistak jarraipen berezia egingo du eta honatx lehen saioa.

Manifestazioak

Milioi bat lagunek ANC-ek egindako deialdiarekin bat egin dute Bartzelonako Diagonal zumarkalea betez. Aurtengo Diadak ezaugarritze berezia zuen azken 12 hilabeteetan gertatutakoen ondorioz. Horiek horrela, Hamaika Telebistan saio berezia osatu dugu, BeƱat Zarrabeitiaren gidaritzapean, Iker Bizkarguenaga, Ion Ansa, Itsaso Guemes eta Laura Mintegiren parte hartzearekin.


Bereziak

IPES elkarteak antolatuta, Lauaxetaren hilketaren 81. urteurrenean, kazetaritzak gatazka eremuetan duen garrantzia aztergai izan zuten Gernikako Astran. Beñat Zarrabeitiak gidatuta, Ane Irabazalek eta Txente Rekondok euren esperientziak eta ikuspuntuak partekatu zituzten. Dena, Gotzon Barandiaranen musikatuta, Lauaxetaren olerkietatik abiatuta.

Kultura

Irrikitan lemapean ospatu dute aurtengo Araba Euskaraz jaialdiaren edizioa Argantzunen. Trebiñuko konterrian kokaturiko Argantzun Ikastolak bere berezitasun eta zailtasunak plazaratzeko baliatu du opsakizuna eta aldarrikapenez beteriko eguna bilakatu da.

 


Bereziak

90.000 lagun inguruk bat egin dute Altsasuko gazteen gurasoen deialdiarekin. Epaia salatu eta justizia eskatu dute.

 
    Bereziak
    Unean uneko saio bereziak
    Unean uneko saio bereziak.
    Aurkezlearen izen-abizenak
bannerra

bannerra