Skip to main content

Sarek salatu du fiskaltzaren erabakiak "mendeku jarreretan oinarrituta" daudela

Politika

Ane Garitaonandia Etxebarria

2026, ira. 21 - 11:09

Sarek agerraldia egin du asteburuan Gasteizen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Unai Paroten eta Marixol Iparragirreren gradu-progresioaren aurka behin eta berriz aurkeztutako errekurtsoek sortutako egoera baloratzeko.

Azaldu dute justiziarekin zerikusirik ez duten erabaki judizialen aurrean gaudela eta mendeku-jarreretan oinarritutako erabakiak direla.

Marixol Iparagirreri 100.2 artikulua aplikatzearen eta Unai Paroti “3G” sailkapena ematearen aurka helegitea jartzeko erabakiek 30 urte baino gehiago espetxean eman dituzten presoei eragiten diete. Ez da ahaztu behar 100.2 artikulua aplikatzeko edo espetxe graduz igotzeko gomendioak Euskal Espetxe Administrazioko profesionalengandik datozela; hau da, preso horien eguneroko bilakaera bertatik bertara ikusten duten eta gizarteratzeko prest daudela irizten dioten profesionalengandik. 500 kilometrora dauden organo judizialek erabaki horien aurka helegitea jartzen dutenean, Kode Penalean definitutako prebarikazio-delituaren adibide argia dela adierazi dute.

Egoera horiekin amaitu nahi bada, konpromisoa eskatu dute bizikidetza sustatu eta espetxe-politika arruntak aplikatzeko.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista