Skip to main content

Hondakin organikoak biometano bihurtzeko planta inauguratu du BFAk

Ekonomia

Xabi Ealo

2026, ira. 21 - 14:09
Bizkaiko Foru Aldundiak, Energiaren Euskal Erakundeak eta PreZerok Metabarri biometanizazio planta inauguratu dute, gaika bildutako hondakin organikoak biometano izan daitezen.

Prozesu guztia gune berean egiten duen lehen planta da honakoa, eta irail amaieran hasiko da lehen hondakinak jasotzen.

Bilboko planta honi esker, materia organikoa kantitate handian tratatuko da eta Bizkaian dauden konpostatze-instalazioen ahalmena osatuko du.

Behin funtzionamenduan, urtean ia hamahiru mila etxe inguruk kontsumitutako energiaren baliokidea sortuko du plantak.

Metabarrik, beraz, hondakinak energia berriztagarri bihurtuko ditu, eta erregai fosilen erabilera murriztea ekarriko du, besteak beste.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista