Mertxe Aizpurua ez da EH Bilduren hautagaia izango Espainiako Kongresurako
Politika
Ane Garitaonandia Etxebarria
EH Bilduren talde parlamentarioko ordezkaria izan denak 66 urte ditu eta erretiroa hartzeko asmoa duela baieztatu du.
Sare sozialetan esan du, "bizitzako ziklo bat bete duela, eta egindako lanarekin harro hartu duela erabakia". Proiektua, taldea eta anbizioa badaudela eta ezin lasaiago doala adierazi du. Gaineratu du urte intentsoak izan direla:" une zailak bizi izan ditugu, lorpenak eskuratu ditugu tarteka, eta ikasi egin dugu denbora guzti horretan. Asko", adierazi du, iraganera begiratuta. Segidan, eskerrak eman dizkie urte horietan "bidelagun eta konplize" izan dituenei, "Madrilgo familia osoari, han eta hemengo aliatuei, EH Bildu osatzen duen komunitate osoari, eta etxekoei, noski".
"Erretiroa hartzera noa, baina ez naiz EH Bildutik erretiratuko. Asko dago egiteko. Herri honek merezi du, eta egin egingo dugu", esanez amaitu du.
Larunbatean Donostian EH Bilduk egin zuen ekitaldian azaroaren 29ko hauteskundetan eskuin muturra gainditzeko aukerak daudela nabarmendu zuen.


















