Loiun agur beroa egin diete Munduko Txapelketan jokatzera doazen Euskal Selekzioko kideei
Gizartea
Udane Arbeo Astigarraga
2026, urr. 12 - 13:10
abiatu da Euskal Pilota Selekzioa Argentinara eta Uruguaira, Munduko Txapelketan lehiatzeko. Loiuko aireportuan dozenaka lagun bildu dira pilotariei babesa adierazi eta zorterik onena opatzeko. Berrogeita hamar laguneko ordezkaritza joan da Ameriketara: 41 pilotari eta bederatzi teknikari. Eta bidaia honen berezitasuna ez dago soilik kirol erronkan. Izan ere, Euskal Selekzioak lehen aldiz hartuko du parte ezker paretako eta trinketeko Munduko Txapelketan.


















