Skip to main content

9. EZAGUTZAREN MUGAK | Jose Migel Barandiaran

Mugari begira

Beratik Sarara, gertu dauden baina mugak urrundu dituen bi herri lotzen ditu Aritz Ganboak. Sara izan zen Jose Migel Barandiaranek erbestean aukeratu zuen azken geltokia, eta han, bere senide batekin, Aritzek ezagutzaren mugari begiratu zion euskal herritarraren bidea ezagutzen du: artzainen eta baserritarren jakintzari metodo zientifikoa eman zion eta Euskal Herria subjektu gisa aztertu zuen jakintsuarena.

Frankismotik ihesi, Iparraldean aurkitu zuen babesa, eta bere etxea ate irekia izan zen beste askorentzat: “atea jotzen duenari, atea ireki”. Bidean, Sarako kontrabandoaren historia, 1936tik aurrera frankismotik eta nazismotik ihes egiten zutenei lagundu zieten “gau gizonak”, eta artzain batekin, leizeak eta haurtzaroko kondairak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista