EH Bilduk Bilboko kaleak bete nahi ditu azaroaren 14an, olatu erreakzionarioari aurre egiteko
Politika
Xabi Ealo
2026, urr. 12 - 14:10
Euskal Herria Bilduk salbuespenezkotzat dauka bizi dugun garaia; izan ere, koalizio subiranistak nabarmendu du Euskal Herriak eskubideak murriztu, herriak ukatu eta autoritarismoa nagusitu nahi duen oldarraldiari aurre egin behar diola, eta bloke erreakzionarioak aurrera egitekotan, kolektibo zaurgarrienek galduko dutela. Gaineratu dute, alderdiak bestelako Euskal Herria eraikitzeko proposamena duenla, besteak beste, etxebizitza eskubidea bermatuko duena edota soldata eta pentsio duinak izango dituena.
Bilboko Carlton hotelaren parean egin du agerraldia EH Bilduk Agirre lehendakariaren jaurlaritzaren egoitza izan zen lekuan, hain zuen, belaunaldi hori izan dute gogoan.
Ildo horretan, EHBilduk euskal jendarteari dei egin dio azaroaren 14an ‘Badatorren Euskal Herria defendatu’ lelopean antolatuko duen manifestazioan parte hartzera.